METODOLOGIA
Eredu tradizionaletik aldendu nahian, eta gure zigilu pertsonala islatuz, "PENTSAMENDUAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZAN" (Thinking-Based learning) oinarritutako metodologia propioa dugu.
Hezkuntza-edukiei aurre egiteko garaian ikasleek gabezia zutela ikusi ondoren sortu zen ide(i)a hau. Ikusi ahal izan dugunez, ikasleek, oro har, edozein jarduera modu mekanikoan edo memoristikoan egiteko joera dute, hau da, pentsatu eta hausnartu gabe.
IDEIAtik hainbat estrategia sortu ditugu gure ikasleei eskola-etapako gabezia horiek konpontzen eta garatzen laguntzeko. Horrela, egungo eskola-curriculumaren edukiak lantzen diren bitartean, PENTSATZEKO, ARRAZOITZEKO, ARGUDIATZEKO, AZTERTZEKO, ERABAKIAK HARTZEKO gaitasunak eta SORMENA ETA PENTSAMENDU KRITIKOA garatu eta sustatuko dira.