top of page

GURI BURUZ...

Proiektu hau ilusioz eta gogoz beteko idei(a) batekin hasi zen, eta poliki-poliki gauzatzen joan da. Gure motibazioa izan da zerbait ezberdina eta esanguratsua arriskatzen lagundu diguna.

IDEIAren sortzaile, zuzendari eta irakasle garen aldetik, gure ikasleei lagundu nahi diegu eskola-garaian, eguneroko eskola-erronkei aurre egiteko beharrezko tresnak eskainiz.

Gure filosofia

Ikasleak beren ikaskuntzaren protagonistak izatea nahi dugu. Horretarako, komunikazioa, konfiantza eta hurbiltasuna sustatzen ditugu, une oro eroso eta seguru sentitzen daitezen.

Komunikazioa da IDEIAren ardatz nagusietako bat. Hau da, ikastetxearen, gurasoen eta akademiaren arteko harremana estua eta etengabea edukitzea funtsezkoa izango da gure ikasleen ikaskuntzarako.

Ikuspegia

Ohikotik urrun dagoen ikaskuntza batean sinesten dugu, metodologia propio batekin, non ikasleek erabakiak hartzen, argudiatzen, aztertzen, sormena garatzen eta kritikoago izaten ikasiko duten; hezkuntza-curriculum ofizialean oinarrituta.

bottom of page